XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi ontan, ain zuzen ere, ikas-berritzen bezela ari gera Eukaristiaren beste alderdi au: Eliz-Sakramentu daneko alderdia, alegia.

Ikus bestela, H de Lubac en Catolicismo 65; ikus baita Corpus Misticum ere, osoro gai oni eskeiñia; ikus, Meditations sur l Eglise 135 Vaticano II 1 7 2 11 3 26.

9.- Ogi-ardoak bezela.

Ikustagun Agustin aundiak diona: Kristo'ren Gorputza esaten zaizute.

Eta zuek erantzun: Amen.

Izan zaitezte, beraz, Kristo'ren gorputz-kide, zuen amen ori egizko izan dedin.

Eta zergatik ogiz egiña, misterio au? Ez dezagun esan geure buruz ezertxo ere.

Entzuiogun, baizik, Apostoluari, ontaz ari danean diona: Gu guztiok, asko geralarik ere, gorputz bat gera, ogi bat.

Artu buruan eta poztu zaitezte.

Batasuna, jaiera, goi-maitasuna! Ogi bakarra, eta zer da ogi bakar au? Askok osotutako gorputz bakarra.

Oartu zaitezte, ale bakarrak ez du ogirik egiten, ale askok baizik.

Bataio-aurreko araoen bitartean, nolerebait errotari-pean zeundeten.

Bataioan, berriz, urez ezkotu-ta gelditu zerate.

Orduan, Espiritu Santua etorri zaizute, orea erretzen duan suaren antzera: Zaitezte, beraz, ikusi dezutena; artu ezazute, zeratena.

Kalizari dagokionez, nere senideok, gogora ezazute ardoa nola egiten dan.

Maats-tortotik ale asko zintzilika; baña guztietatik darion ezkoa, batean biltzen da.

Onelakoxe nai izan gaitu Jaunak beretzat eta onelaxe sagaratu du bere aldare gaiñean, gure pakerako eta batasunerako misterioa.

H de Lubac Catol 67.

Gañerako sakramentuak darioten ondorena, eliz-ondorena, Schillebeeckx'ek dakar egoki, len esandako liburuan, 167 195.

10.- Ondorena.

Errez ezagutu dezakegu, esan degun guziaz gaiñera, alkar-arteko zerbait dirala sakramentuak.

Eliza'n burutzen dira eta Eliza'ren bidez artzen dute indar.

Eliza bera degu lenengo sakramentu, Kristo izkutuaren agiriko misterio; au da, Kristo'ren sakramentu.